Batxilergoko 2. mailako ikasleak Goierri eta Lorteken

Ikasturteko lehenengo azterketa astea bukatu ondoren, aurreko asteko ostiralean ikastolatik atera eta Ordiziara joan ziren Batxi2ko ikasleak, Goierri eskola eta Lortek zentro teknologikoa ezagutzera.

Goierri eskolan Lanbide Heziketako Goi-Mailako zikloen berri eman zieten ikasleei, bertako instalazioak erakustearekin batera. Bertako tailerrak ezagutuz ziklo bakoitzean ikasi daitekeena gertuagotik ezagutzeko aukera izan zuten: eraikuntza metalikoak, fabrikazio mekanikoa, robotika…

Horrez gain, fisika ikasgaia lantzen duten ikasleek Lortek ezagutzeko aukera izan zuten. Zentroan egiten dituzten ikerketen adar ezberdinak aurkeztu zituzten bertan: piezei egiten dizkien saiakuntzak, 3D inpresoran egindako metalezko piezak… Beraien etorkizunak izango duen norabidea aukeratzen ari diren honetan, ikerketaren mundua ezagutu ahal izan zuten. Agian hemendik urte batzuetara ikertzailea izango da ikasle hauetakoren bat, batek daki!