ZER ZARA?
FAMILIAK

Batxilergoko 2. mailako ikasleei agurra

Urtero bezala, Ikastolako ibilbidea bukatzen duten Batxilergoko 2. mailako ikasleei agur esateko ekitaldia antolatu zuten Ikastolako Areto Nagusian. 18 urtetako bidea gogoratu, eskerrak eman eta etorkizunerako zorterik onena eta Ikastolako laguntza eskaintzeko unea izaten da. Zuzendariaren eta Bigarren Hezkuntzako Arduradun Pedagogikoaren hitzen ondoren, irakasleek diplomak banatu zizkieten ikasleei. Ondoren, emozioak eta irribarreak sorrarazi zituen bideo bat ikusi zuten, Ikastolako urteetako argazkiz osatua, eta, bukatzeko, bi dantzarik aurreskua dantzatu zieten, omenaldi gisa. Guraso eta irakasleekin batera mokadutxo bat hartzeko aukera izan zuten Ikastolako jangelan.

Eskerrik beroenak Urretxu-Zumarraga Ikastolaren partetik eta zorterik onena zuen etorkizunean! Ikastolako ateak zabalik izango dituzue aurrerantzean ere!