Batxilergoko ikasleak, STARTinnova proiektuan

Joan den ostiralean, urtarrilaren 17an, Batxilergoko 1. mailako ikasleak Ormaiztegiko Irizar enpresan izan ziren, STARTinnova proiektuaren baitan. Irizarreko ordezkarien eskutik instalazioak bisitatu zituzten eta enpresaren funtzionamenduaren berri izan zuten: lan nola egiten duten, arduren banaketa nondik-norakoa den… Horretaz gain Ekonomiako ikasgaian ikasleak eurak egiten ari diren enpresa proiektua aurkeztu zuten (Irizar izango da ikasleen proiektuaren aholkulari).