Begirale ikastaroa AISIOLAren eskutik

Urriaren 18an, Lizeoan, AISIOLA, Ikastolen Elkarteko begirale ikastaroa hasiko da.

150 orduko atal teorikoa eta 160 orduko atal praktikoa izango ditu ikastaroak. Lortzen den titulazioa SSCB2009-Haurren eta Gazteen aisialdiko jardueren dinamizatzailea (Begirale titulua) Profesionaltasun Ziurtagiria da.

2013. urtetik eskaintzen da ikastaro hau eta bertako ikasleentzat ezezik, edonorentzat irekia da.

Eman ezazu izena hemen

Triptikoa