Biologiako ikasleak, Zumarragako ospitalean bisitan

Batxiergoko 2. mailako Biologia ikasleek, urtero bezala, Zumarragako ospitalera egin dute bisita.

Han, hainbat laborategi ikusteko eta erradiologia zerbitzuetan zertan aritzen diren bertatik bertara bizitzeko aukera izan dute. Gainera, artatzen dituzten pertsona kopuruen eta kostuen datuak aztertu diztuzte, eta bertako profesionalak eta euren lanak  ezagutu dituzte.
Ikasleentzat horrelako saioak oso interesgarriak dira, etorkizun hurbileko ikasketak aukeratzen ari baitira garai honetan.