ZER ZARA?
FAMILIAK

“Body percussion” Ikastolan

Ikasturteari behar bezalako bukaera emateko, gaur ekintza berezi bat egin dugu Ikastolan: body percussion. Musikako irakaslea den Nerea Madinaren gidaritzapean, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleak azken hilabeteetako musikako saioetan koreografia bat prestatzen aritu dira “Quian calla la ciutat” kantarekin. Gaur ikasle bakoitzak bere aulkia hartu eta Ikastolako futbol zelaira joan gara ekintza aurrera eramatera. Polita bezain berezia izan da!