DBH 1. ZIKLOKOEN MENDI IRTEERA

Urriak 8an DBH lehenengo zikloko ikasle eta irakasleok ikasturte hasierako mendi irteera egin genuen. Aurtengoan Aralar aldera joatea zegokigun eta hala egin genuen.

Autobusez Lizarraustiko Parketxeraino gerturatu ginen eta ondoren, oinez, tunelak, amildegiak, erreka gaineko zubitxoak, tumuluen ondotik, Lareo urtegiaren albotik… igaro ondoren, ordu eta erdiko ibildea burutu eta Jentilarri dolmenaren ondoan hamaiketakoa egin genuen. Bertatik-bertara genituen Oidui-ko kortak eta han egin genuen eguneko geldialdi nagusia. Bertan, atseden hartzeko, jolasteko, hitz-aspertuan egoteko, bazkaltzeko… beta izan genuen.

Bazkal ondoren kontrako bidea egin genuen eta lau eta erdiak ingururako herrian ginen. Egun ezin hobea igaro genuen.