ZER ZARA?
FAMILIAK

DBHko Praktika Onen II. jardunaldiak

Maiatzare 15ean, Ikastolen Elkarteak Hernaniko Orona-Ideo Fundazioaren egoitzan antolatu zuen “DBHko Praktika Onen II. jardunaldietan” parte hartu zuten Urretxu-Zumarraga Ikastolako zuzendari Montse Alkortak eta DBHko hiru tutorek. Ikastolen Elkarteak bultzatzen duen EKI proiektu pedagogikoaren hobekuntza izan zuten hizpide jardunaldietan, eta ondorengo gaietan jarri zuten arreta: ikasgaiak proiektu eta behar berrietara doitzea, ebaluazio ereduak zehaztu eta hobetzea edota ikaslea eta aniztasuna ardatz dituen eredu pedagogikoari aurre egitea, besteak beste. Aurkezpen orokorrean oinarrizko aurrerapausoak plazaratu zituzten, eta, atseden txiki baten ondoren, hiru taldetan banatu ziren parte hartzaileak: Zientziak jorratzen, Adierazpenaren lanketa eta Diziplina arteko egoeren antolaketa. Talde horietan, Euskal Herriko hainbat Ikastolatako ordezkariek hartu zuten hitza, ikasgai desberdinetan landutako proiektuak aurkezteko eta euren ideia berriak gainontzekoekin partekatzeko.

 

 

                                            

Leave a Comment