Konfiantzadun ikasle autonomo eta kooperatiboak hezteko giltzarria da etapa hau. Aldi honetan nerabeek ardurak hartzen eta erronkei aurre egiten ikasten dute; eta, horretarako, euskaran ardazturiko proiektu eleanitzetan egingo dute lan.

IKASLEA PROTAGONISTA, IRAKASLEA BIDELAGUN
Irakaslearen eta ikaslearen arteko harremana horizontalagoa da. Irakaslea ikaslearen bidelaguna da eta bere arazoei aurre egiten eta gaitasunei dirdira ateratzen lagunduko die.

KONPETENTZIAN OINARRITUTAKO EUSKAL IRAKASKUNTZA
Erronkei aurre egiten ikasiko dute ikasleek eta, horretarako, kasu praktikoetara joko dute. Errealagoa izango da ikaste-prozesua, bibentzialagoa. Proiektu interdiziplinarrak egingo dituzte, proiektu bakarrean hainbat jakintza eskuratzeko.

ELEANIZTASUNA
Euskaldunak gara; euskara eta euskal kulturarekin konprometitua gaude, baina, era berean, eleaniztasuna dugu helburu. Ikasgai bat ingelesez ematen dute, eta elkartrukeak egiten dituzte hiztun ingelesekin. Frantsesa sakontzeko ikasbidaia egiten dute Frantziara.

KONPETENTZIA DIGITALAREN GARAPENA
Ikasmateria digitalek geroz eta presentzia handiagoa dute ikaste-prozesuan. Teknologia berrietan trebatuko dira ikasleak, guztiz ezagunak egingo zaizkie erremintak eta gailuak.