“Horra Mari Domingi begira horri…”, “Olenetzero joan zaigu, mendira lanera…” ,“Hator, hator mutil etxera…”

Azken aste hauetan gabon usaina izan dugu Ikastolan. Herri mailako “Eguberri, eguzki berri” ekimenarekin bat egin dugu eta Eguberrien inguruko ipuina eta kontakizuna landu dute maila ezberdinetako ikasleek. Gabon iluntzean Olentzero eta Mari Domingi herrira datozela jasotzen duen bideo bat ere ikusi dute ikasle gazteenek. Gainera, maila ezberdinetako ikasleek abenduaren 24an gure herriko balkoi eta leihoak apaintzeko eskulanak ere egiten aritu dira. Begira zein eguzki ederrak egin dituzten!

EGUBERRI ZORIONTSUAK eta URTE BERRI ON!