Emakume Langilearen Nazioarteko egunari keinua

Bi egun barru martxoaren 8a izango da, Emakume Langilearen Nazioarteko eguna. Hori dela eta, aste honetan zehar gure Ikastolako ikasleek keinu bat egin diote egunari.

“Strong Women Font”-eko alfabetoaren inguruko lanketa egin dute. Alfabeto horrek historian zehar arlo ezberdinetan (zientifikoan, artistikoan, kiroletan, politikan …) eragina izan duten emakume batzuk omentzen ditu, hala nola, Irena Sendler erizaina, Frida Kahlo margolaria, Nina Simone konpositorea, Ellen O´Neal patinatzailea, Quiu Jin idazlea … 

Hortaz, maila bakoitzeko ikasle talde bakoitzari hizki bat egokitu zaio eta horri dagokion emakumearen inguruan informazioa topatu ondoren, horren inguruko lanketa egin dute.

Ekintza interesgarria izan da ikasle zein irakasleentzat.