Emakumearenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Gaur azaroaren 25a, Emakumearenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, jarrera positiboen inguruko lanketa egin dugu maila guztietan. Gai honen inguruko mezu baikorrekin loreak osatu ditugu. Familiek ere euren mezuak edo leloak idatzi dituzte Ikastolako sarreran jarritako pankartan.

GUZTION ARTEAN LORTU DEZAKEGU!