ZER ZARA?
FAMILIAK

Eneko Solana 4. DBHko ikasleekin

Ekonomia eta Ekintzailetasuna ikasgaiaren barnean, eta aurreko Ekonomia solasaldiei jarraipena emanez, oraingoan 4. DBHko ikasleek Eneko Solana legazpiarrarekin hitz egiteko aukera izan dute. Enekok Itsasoko Hariztizabal baserriko proiektuari ekin dio familiarekin batera, eta sagarrondo eta ogi ekologikoa ekoizten, hau da, bertako produktuei merezi duten lekua emanez, nekazaritzak ere duintasunez bizitzeko aukera ematen digula erakutsi die ikasleei.