ERRIGORA 2021

Larunbatean eman zitzaion hasiera ” ERRIGORA 2021 #EUSKARARIpuzka “ kanpainari. Urriaren 23tik azaroaren 11ra eskatu ahal izango dira Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskiak.  Hiru saski izango ditugu aukeran: BELTZA,  BERDEA ETA ZURIA.

Aurten ere Urretxu-Zumarraga Ikastolak bat egingo du egitasmoarekin eta banaketa gune izango da.

Eskaera guztiak errigora.eus ataritik bideratuko dira. Bertan egin zuen eskaera (erregistratzea eskatuko dizue) eta banatzeko gunea aukeratzerakoan, Urretxu-Zumarraga Ikastola aukeratu (Zumarragan azaltzen da).

Eskaera egiten duzuenean, zuen emailean jasoko duzue ordainketa txartelaz egiteko jarraibideak eta zuzenean ordaintzeko aukera izango duzue. Mesedez, txartelarekin ordainduta utzi ezazue.

ANIMATU ETA  EGIN ZUEN ESKAERA! EGIN DIEZAIOGUN EUSKARARI PUZKA!

Eskerak egiteko:

https://labur.eus/puzka21