Diziplinarteko Erronkak DBH eta Batxilergoan

Abenduaren 9 eta 10ean DBH 1etik hasi eta Batxilergo 1era arteko ikasleek diziplinarteko erronkei erantzun diete. Taldeak osatu, lanak banatu eta proiektua aurrera eraman dute azken ekoizpenak aurkeztu arte.

DBH 1ekoek Altxor berrien bila izenekoa garatu dute, herriaren ezagutzaren ingurukoa. DBH 2koek Gazteen aisialdia izenekoan beraien adinean aisialdian dituzten aukeren inguruan hausnartu dute. DBH 3koek Zer esana dugu, entzun gaitzazue! izenpean tematika desberdinen ikuspuntuak eztabaidatu dituzte, eta DBH 4koek Finantzetan murgilduz erronkan lagunen musika taldea aurrera eramateko urrats finantzieroak izan dituzte esku artean.

Batxilergoan, berriz, Azukre kontsumoaren inguruko erronka eraman dute aurrera eta kontzientziazio kanpaina bultzatuz amaitu dute.

Lan ederra egin duzue, zorionak!