Entradas de AZK UZ Ikastola

5. mailakoak Arotz-Enean

Lehengo astean 5. mailakoek 3 egun igaro zituzten Arotz-Eneako ingurumeneko hezkuntza-zentroan, bertako protagonista bihurtuz. Eguraldia lagun izan ez zuten arren, ekintza ugari burutu zituzten: lagun berriak egin, jolasetan primeran pasa, mendi bueltak eman eguraldi txarrari aurre eginez, ingurua eta bertako paisaiak behatu, ukendua egin, ondo jan …hau da, ederki ibili ziren!    

Leer más

Odol Emaileen Elkartekoen bisita

Lehengo astean 6. mailako ikasleek Odol Emaileen Elkartekoen bisita jaso zuten. Ingurunean, osasuna eta giza gorputza lantzen hasi direnez, bi erizainen laguntzaz, gure organismoan odolak duen garrantzia zer-nolakoa den ikasi zuten. Hamaika bitxikeria ikasi zituzten odolaren inguruan. Horretaz gain, primeran pasatu zuten eta oparitxo bat ere jaso zuten. Mila esker eta animatu odola ematera, behar…

Leer más

Emakume Langilearen Nazioarteko egunari keinua

Bi egun barru martxoaren 8a izango da, Emakume Langilearen Nazioarteko eguna. Hori dela eta, aste honetan zehar gure Ikastolako ikasleek keinu bat egin diote egunari. “Strong Women Font”-eko alfabetoaren inguruko lanketa egin dute. Alfabeto horrek historian zehar arlo ezberdinetan (zientifikoan, artistikoan, kiroletan, politikan …) eragina izan duten emakume batzuk omentzen ditu, hala nola, Irena Sendler…

Leer más

ZAPOREAK GKE-aren berri izaten

6. mailan, 2. unitateko proiektuarekin lotuta, ZAPOREAK GKE-ko kide bat beraien lanarai buruzko aurkezpen bat egitera etorri zen joan zen astelehenean. Munduko toki desberdinetan errefuxiatuei, txiroei… beraiek egindako janaria banatzen duen elkartea da. MILA ESKER MARTA EGITEN DUZUEN LANAGATIK!!    

Leer más

Zuhaitz eguna ospatu dute 4. mailakoek

Urretxuko Udalak zuhaitz eguna ospatu du gaur eta Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek zuhaitzen landaketan parte-hartzeko aukera izan dute. Etxaburu inguruko lur-sail batean egin dituzte landaketak lorezaintzako arduradunenekin batera. Ikasleak bikoteka jarri eta atxurraren laguntzaz Haritzaren kimuak landatu dituzte. Gainera, lorezaintzako arduradunek zuhaitzen espezieen inguruko zenbait argibide ere eman dizkiete. Esperientzia polita izan da ikasleentzat.…

Leer más

5. mailakoak Arantzazun

Joan zen ostegunean, otsailaren 6an, LHko 5. mailakoak Arantzazura joan ziren bertako artea (pintura eta arkitektura) eta paisaia behatzera. Izan ere, ingurune arloan gure inguruko erliebe elementuak eta ekosistemak lantzen ari dira, ondoren proiektu gisa maketa batzuk egiteko. Bestalde, euskara arloan, pintura eta eskultura lantzen ari dira proiektuaren amaieran arte galeria bat antolatzeko helburuarekin. Beraz,…

Leer más

Santa Ageda eskean

“Santa Agenda bezpera dugu, Euskal Herriko eguna …” Gaur otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera eguna ospatu dugu. Arratsaldean makilekin lurra joaz koplak abestera atera gara herrian zehar Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko zenbait ikasle, irakasle eta guraso. Arratsaldeko 18:00ak inguruan Ikastolan bildu eta plazaz-plaza ibili gara kantuan. Zumarragako enparantzan eman diogu amaiera errondari. Plazako…

Leer más

LH 4. mailakoak Tolosako Topic-en

Joan den ostiralean, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak Tolosako nazioarteko txotxongilo zentrora, Topic-era, joan ziren egun pasa. Goizean Zumarragako tren geltokian elkartu eta trenez egin zuten bidaia Tolosaraino. Zentrora iritsitakoan “Nube a nube” izeneko emanaldi bat ikusi zuten, “Luz” izeneko aingeru txiki baten istorioa. Ondoren, hamarretakoa egiteko tarte bat izan zuten eta segidan, txotxongiloen museoa…

Leer más

2. mailakoak Albaolan

Lehen Hezkuntza 2. mailako ikasleak Albaola itsas museoan izan dira landu duten proiektuari (Boga-boga, mariñela!) bukaera emateko. Ederki ibili dira! Aupa gure marinelak, boga!  

Leer más

Amaia Iturriotzekin bertsotan

Lehenengo hiruhileko honetan Euskara arloan bertsolaritza lantzen ibili dira 6.mailakoak eta gaia behar den bezala borobiltzeko Amaia Iturriotz bertsolariarekin bertso saio bat antolatu zuten joan den ostiralean. Aparta izan zen!

Leer más