Azkeneko mendi irteera

Joan zen igandean aurtengo ikasturteko azken mendi irteera egin zuten. 60 pertsonako taldea elkartu zen eta Goikotxabola eta Gaintxiki inguruetatik mendi ibilbidea egin ondoren, Goikotxabolan bazkari bikaina egin zuten. 

Umeek musika eta jolasekin primeran pasa zuten. Gainera heldu zein ume tokan ere ibili ziren jolasean. Eguraldia lagun izan zuten eta eguzkia ezkutatu bitartean Goikotxabolan egon ziren. 

Mila esker ikarturtean zehar mendi irteeretara animatu zareten familia guztiei! Baita antolakuntzan ibili zaretenoi ere!

HURRENGO IKASTURTEAN GEHIAGO!