DBH 2.mailakoak Gasteizen

DBH2 mailako ikasleak Gizarte Zientzien arloan Erdi Aroa lantzen ari dira, eta egokia iruditu zitzaien garai hartako hiri/herri baten jatorria eta egitura lehen eskutik ezagutzea. Horrela aukeratu zuten Gasteiz ideia hori gauzatzeko, eta joan den azaroaren 17an bertan egon ziren.

Lehenik eta behin, EAEko hiriburuko txoko batzuk ezagutzeko aukera izan zuten: Florida Parkea, Legebiltzarra, Foruen Enparantza, Dato Kalea, Plaza Berria, Andra Mari Zuriaren Plaza… bisitatu zituzten.

Ondoren, Erdi Aroko Araba/Álava Medieval taldearen gidariekin batera, hiriaren Erdi Aroko iragana ezagutu zuten hainbat txokotan zehar. Gazteiz izeneko herrixka zahar baten gainean, muino batean eraikia, Antxo VI.a Jakitunak 1181ean Nova Victoria hiria sortu zela ikasi zuten. Halaber, ikasi zuten nola antolatzen ziren kaleak, nola bereizten ziren nobleen eta jende xumearen etxeak, nola antolatzen ziren gremioak, non idazten ziren legeak, non betetzen zituzten zigorrak, harresien funtzioak…

Ikusi eta entzun zutenarekin, prest daude arloko lehen unitatearen azken atalari ekiteko!