DBH 3. eta 4. mailakoen abendua

Lehenengo hiruhilekoa amaitu da eta abendua ekintzaz josita izan dute DBH 3 eta DBH 4ko ikasleek.

Abenduaren 2an DBH 3. eta 4. mailakoak Bilbora joan ziren. Udaletxeko  zubitik hasi eta Zorrozaurre ingururaino itsasontziz egindako paseoa atsegina izan zen. Guggenheim museoan 3. mailakoak  Alice Neel margolari estatubatuarraren  Pertsonak lehenbizi erakusketan izan ziren eta 4. mailakoek Euskararen Etxea bisitatu zuten.

Horretaz gain, abenduaren 14an Baga, biga, higa emanaldia izan zuten 4. mailakoek. Ekimen hori Mikel Markezek eta Eñaut Elorrietak aurkeztu zieten eta euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena zuen helburu.

3. mailakoak, berriz, Aitzol Lasarekin egon ziren abenduaren 16an Nafarroako mariskala eleberriari buruz hitz egiten. Ea gure ikasleen artean literatura-zaletasuna sustatzea lortzen dugun!