DBH 3 eta 4ko ikasleak Faustino Orbegozo erakusketan

DBH 3. eta 4.mailako Adierazpen artistikoa eta Plastika ikasgaietako ikasleek euskal artisten lana ezagutzeko aukera paregabea izan zuten Zelai Arizti kultur etxera egin zuten bisitan. Bertan, Faustino Orbegozo fundazioak babestutako artelanak daude erakusgai eta euskal artearen 3. belaunaldiko artisten lanez osatuta dago. Erakusgai dauden obretan argi ikus dezakegu garaiko artistak nola hurbildu ziren adierazpen abstraktura.

Erakusketan hainbat azalpen jaso ondoren, lanketa pertsonala egin zuten. Interesgarria benetan!