DBH3-4 Plastika eta Marrazketa

Azken hilabetean proiektu ezberdinak landu ditugu DBHko Plastika eta Marrazketa Tailerra ikasgaietan. Horien berri dakarkizuegu gaurkoan:

DBH3: Plastika

3. DBHko ikasleak komikiak sortzen aritu ziren martxoan Plastikako ikasgaian. Komikigintza aztertu eta berezko hizkuntzan sakondu ondoren, bakoitzak bere narrazio grafikoa sortu zuen, euskal pertsonaia baten bizitza gaitzat hartuta. Mota askotako pertsonaiak aukeratu dituzte: Amalur, Mieolotxin, Lazkao-Txiki, Iparragirre, Balentziaga edo Iñaki Beitia, besteak beste.

Lan guztiak aurtengo ELKAR komiki lehiaketara aurkeztu ditugu.  Bikain jardun dute eta zorterik hoberena opa diegu.

DBH4: Plastika

Jorge Oteizari buruzko lanketa egin dute azken asteetan DBH4ko Plastikako ikasleek. Eskulturgilea bera aztertzeaz gain, Zumarragan dagoen bere eskultura ezagutu eta marraztu dituzte. Ondoren ikasle bakoitzak bere eskultura propioa sortu du, forma, material eta koloreekin jolastuz. 

DBH3: Marrazketa Tailerra

Gaur egun Lizeoak duen itxurari buelta bat eman eta ikastola berri baten diseinu proposamena egin dute DBH3ko ikasleek Marrazketa Tailerreko klaseetan. Gaur egungo eraikina aztertu eta eraikin berriak transmititzea nahiko luketen baloreen zerrenda bat osatu ondoren, maketa bat eta marrazki bat eginez aurkeztu dituzte beraien proposamenak. Ikusten duzuenez, sormena eta kolorea ez dira falta beraien proiektuetan.

 

Argazkiak