Koronabirus, irabaziko zaitugu!

Urtebete baino gehiago igaro da Covid 19aren pandemia hasi zenetik. Birus hau benetan zer den ezagutzeko eta nola transmititzen den jakiteko DYAko kide bat etorri da egun batzuetan gure Ikastolara eta Lehen Hezkuntzako 1. 2 eta 3. mailetako ikasleei Covid 19aren inguruko saio praktikoak eskeini dizkie. Jolasen, bideoen eta irudien bidez, birusaren kutsadurari aurrea hartzeko zer egin behar den ezagutu dute ikasleek.

Mila esker DYAri saio hauek eskeintzeagatik.