Odol Emaileen Elkartekoen bisita

Lehengo astean 6. mailako ikasleek Odol Emaileen Elkartekoen bisita jaso zuten. Ingurunean, osasuna eta giza gorputza lantzen hasi direnez, bi erizainen laguntzaz, gure organismoan odolak duen garrantzia zer-nolakoa den ikasi zuten. Hamaika bitxikeria ikasi zituzten odolaren inguruan. Horretaz gain, primeran pasatu zuten eta oparitxo bat ere jaso zuten. Mila esker eta animatu odola ematera, behar duenak izugarri eskertuko du eta!!