Sagaspera bisita

Asteazkenean 3 urteko txikiak Sagaspe baserrira bisita egin genuen “Baserriko animaliak” gaiari amaiera emateko.

Eguna ikastolatik kanpo igaro genuen lehenengo baserrian, non animaliak ezagutzeko eta baserriko egin beharrak zeintzuk diren ikusteko aukera izan genuen. Poniaren gainean ibiltzeko aukera ere eskaini zieten!

Ondoren, Antiora joan ginen, bertan Sagaspe baserriko lagunek emandako hamarretakoa jan eta bazkaltzeko.

Mila esker Aritz eta Irati erakutsi diguzuen guztiagatik eta gu horrela zaintzeagatik, txikiak ilusioz beterik bueltatu ziren etxera!