Zumarragako haurren danborrada

Santa Isabelak urbiltzen ari dira eta atzo Zumarragan umeen eguna ospatu zen. Goizean, Mikel Serranoren eskutik alkate-makila jaso zuten haurrek eta gure Ikastolako Aner, Nora, Oier, Irati eta Ibai herriko alkate zein zinegotzi bilakatu ziren.

Arratsaldean, eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere, haurren danborrada ospatu zen eta Ikastolako hainbat ikasleen danbor hotsak entzun ziren Zumarragako kaleetan zehar.