Euskararen Nazioarteko Eguna

Gaur euskararen eguna ospatu dugu ikastolan eta horretarako Argitxo etorri zaigu bisitan. Lehenbizi bozgorailuetatik mezu bat irakurri du, bertan, euskararen eguna egunero dela gogorarazteaz gain, goizean zehar egiteko hiru erronka proposatu dizkie gure ikasleei:

  1. Euskal abesti batekin koreografia bat sortu.
  2. Ondorengo gaiarren inguruan, bertso bat asmatu eta abestu: Gaur goizean ikastolara sartu eta denak gaztelaniaz hitz egiten entzun ditut: irakasleak, gurasoak, ikasleak…
  3. “EUSKARA” hitzarekin akrostiko bat egin. 

Arratsaldean, Argitxo gelaz gela pasatu da ikasleek egindako erronkak ikusi eta jasotzera, lan bikaina egin dute! Bestalde, astean zehar jangelan gelditu diren haurrek euskararen inguruko mezu ezberdinak jasotzen dituzten pankartak ere egin dituzte.

…ETA GOGORATU: gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan, euskaraz bizi nahi dugu. HOTZ ALA BERO, EUSKARAZ EGUNERO!!