Golden5 logo ihover

GOLDEN5

GOLDEN5 programaren helburua, ikasleengan begirada positiboa jartzea da. Oinarrizko printzipioak praktikara eramanez ikasgelako giroa eta ikasleen errendimendua hobetzea da bere xedea.

Nahiz eta hasiera batean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta egon, etapa guztietan aplika daiteke eta horrela egiten ari gara Urretxu-Zumarraga Ikastolan.

Pertsona bakoitzak dituen beharrei erreparatuz eta horiek asetuz, ikasleen autoestimua eta  motibazioa hobetuko da; eta,  ondorioz,  gelako giroa eta berdinen arteko harremanak egokiagoak izango dira. Horrek guztiak ikasleen errendimendua hobetuko du.

 

Bost lan eremu planteatzen ditu eta horietarako estrategiak eta tresnak proposatzen ditu arestian aipaturiko helburuak lortzeko.

  1. Gelaren kudeaketa
  2. Harremanak eraikitzen
  3. Gelako giroa
  4. Ikasketa doitua
  5. Familia eta eskolaren arteko harremanak

Proiektu guztiak: