Bizitzan ematen diren lehen urratsak garrantzitsuak dira bidea egiteko. Horregatik, Urretxu-Zumarragan azpimarra pertsonan jartzen dugu, gure ikasleetan. Ikaslea erdigunean jarrita, konfiantzatik, berezkoak dituen gaitasunak lantzen ditugu.

IKASLEA PROTAGONISTA, IRAKASLEA BIDELAGUN
Irakaslearen ohiko egitekoa aldatu, eta orain, ikaslearen bidelagun bihurtzen da. Haurraren interesak, beharrak eta gaitasunak pizten laguntzen dio irakasleak.

HAURRARENGANAKO BEGIRADA
Bakoitzaren erritmoa errespetatzen da. Aukera sorta zabaleko proposamenetatik abiatuta, norberak bere bidea egiten du.

FAMILIA IKASTOLAREN PARTE
Ikastola familia bat da eta familiek osatzen dute. Haurraren ongizatea guztion iparorratz izanda, norabide horretan elkarlanean aritzen dira familiak eta langileak.