Haur Hezkuntzako gurasoak eta aiton amonak Ikastolan

Gaur, urteko azken klase eguna izanik, Haur Hezkuntzako gurasoak eta aiton-amonak izan ditugu gure artean. Goizeko 11:00etan iritsi dira eta euren seme-alaba zein bilobekin jolasteko eta ikasten jarduteko aukera eskaini diegu.  Egunerokoan erabiltzen dugun metodologia  ikusi eta ulertzeko aukera izan dute.

Amaiera emateko Areto Nagusian elkartu gara denok eta hiru hilekoan egindako lanak jasotzen duen bideoa ikusi ondoren elkarrekin solasean egon gara kafea hartzen genuen bitartean. Goiz ederra izan da benetan