ZER ZARA?
FAMILIAK

IKASI BATXILERGOA UZ IKASTOLAN!

Urretxu-Zumarraga Ikastolaren giltzarria konfiantza da. Konfiantza oinarria eta helburua da. Ikaste-prozesuan ezinbestean bermatu beharreko baldintza da konfiantza. Horretarako, Urretxu-Zumarraga Ikastolak konfiantzaren pedagogia deituriko eredu propioa du

Ikasleek beren buruengan, besteengan eta euren inguruan segurtasuna eta konfiantza sentitzen dute heinean garatzen dituzte gaitasunak. Horregatik, Ikastolaren egitekoa haurrek beren balioan sinesteko konfiantza ematea da.  Horretara bideratu ditugu Ikastolako pedagogia eta espazioak.

Konfiantza harremanetan ere islatzen da. Ikaslearen eta irakaslearen arteko harremana horizontala da. Irakaslea ikasleen bidelaguna da eta ikaslea bera da bere hezkuntza prozesuaren protagonista. Prozesu horretan proiektuetan egingo dute lan, modu autonomoan eta elkarri lagunduz. Proiektuak interdiziplinarrak izango dira.

Proiektu horietan guztietan elkarlanean aritu arren, norbanakoei egokitutako heziketa ibilbidea da Urretxu-Zumarraga Ikastolan egingo dutena. Ikasle bakoitzaren berezitasunak azpimarratu eta balioan jarriko dira, norberak bere bide propioa eraikitzeko.

Ibilbide horretan emaitza onak lortzea bermatzen du Urretxu-Zumarraga Ikastolak, batxilergoan jartzen diren helburu akademikoak bete egiten baitira.


Eman izena maiatzaren 14a baino lehen

Zientzien edota giza eta gizarte zientzien batxilergoa ikasi nahi baduzu, etorri Urretxu-Zumarragara! Horretarako aurre-matrikulazio epea maiatzaren 2an zabalduko da. Egun horretatik maiatzaren 14ra bitarte egongo da Batxilergoan izena emateko aukera.

Aprobetxatu konfiantzaz eta proiektuen bidez  ikasteko, eta metodologia praktiko horrekin helburuak lortzeko. Aurre-matrikula egiteko bete beharreko dokumentua deskargatu hemen.

Leave a Comment