Ikasle, irakasle eta familiak, Erreka Egunarekin bat

Urtero bezala, Urretxu-Zumarraga Ikastolak bat egin du Erreka Egunarekin, eta ikasle, irakasle eta familietako kidez sortutako hainbat lantaldek Urola erreka garbitzeari ekin zioten joan den larunbatean. Pozik agertu dira, inoiz baino jende gehiago animatu baitzen garbiketa lanetara; nahiz eta kezkagarria den gaur egun gure erreketatik zaborra ateratzen ibili beharra, poztekoa da jakitea eta ikustea badela laguntzeko prest dagoen jendea, gure inguruneak garbi mantendu eta gizartea kontzientziatzeko helburua duena. Eskerrik asko Erreka Egunean parte hartu zenuten guztioi!!!