Ikasturte amaiera!

Ikasturte bukaera iritsi da! Asteartean izan genuen azken eguna ikastolan eta zenbait ekintzarekin agurtu genuen 2021-2022 ikasturtea.

HHko ikasleek hainbat jolas egin zituzten eta igerilekura joan ziren, LH 1. eta 2.mailakoak futbol zelaian gune desberdinak antolatu eta herri kiroletan aritu ziren. LH 3. mailatik  DBH 2 bitartean, Urretxuko igerilekuaz gozatzeko aukera izan zuten. Egunari bukaera emateko, otordu berezi bat ere izan zuten! 

DBH3 eta DBH4ko ikasleak, berriz, Santa Barbarara joan ziren oinez. Bezperan ere hainbat ekintza egin zituzten eta horien artean Uxue Kerejetaren kontzertu akustikoaz gozatzeko aukera izan zuten. Gure ikastolako ikasle ohia da Uxue eta orain dela gutxi Gaztea Cover lehiaketan entzuleen saria lortu du. Plazer bat izan zen bere musika entzun eta berarekin batera kantatzea.

Udako oporrez GOZATU, DESKANTSATU eta INDARBERRITU! Irailean ikusiko dugu berriro ere elkar!