ZER ZARA?
FAMILIAK

Ikasturteko azken egunak DBHn

Ikasturtea amaituta, aisialdiari tarte bat egin diote DBH 3. eta 4. mailako ikasle eta irakasleek. Gaurko egunean askotariko jolasak izan dituzte Lizeoan. Taldeka banatuta, mahai jolasetan trebatu dira batzuk, besteak abilezia jokoetan aritu diren bitartean: ping-pong pilotak saskiratzea, puztutako puxikekin ahalik eta edalontzi gehien botatzea, urez betetako ontzietan pilotak batetik bestera putz eginez pasatzea, gailetak eskuen laguntzarik gabe jatea… DBH 1. eta 2. mailako ikasle ordezkari batzuek ere parte hartu dute jolasetan, eta eurak arduratuko dira ikaskideei erakusteaz, bihar lehenengo ziklokoen txanda izango baita.