Iñaki Beitia Mendi Martxa

Atzo ospatu zen ikastolako irakasle izan zen Iñaki Beitiaren omenezko mendi martxaren 24. edizioa. Aurretik Labeagako eraikinean izena emateko aukera izan zuten gure ikasleek eta 25 ikasle inguru animatu dira aurtengoan ere. Urtez urte geroz eta ikasle gehiago animatzen dira gure lankidea zen Iñakiren omenezko martxa honetan izena ematera.

Ikasleak bakarrik ez, Urretxu-Zumarraga ikastolako irakasleak ere bazeuden atzo parte-hartzaileen artean eta antolaketan laguntzen ere ibili ziren. Goiz polita pasa genuen beste behin ere.