Iñaki Hernandez gure artean

Iñaki Hernandezek gure Ikastolan egin ditu praktikak Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) programaren bidez. Denbora honetan, Iñakik mantetze-laneko eta jangelako eginkizun ezberdinak burutu ditu.

Iñakiren gogo, gaitasun, ardura eta ahaleginak, denboraldi honen ondoren, zerbitzu okupazionalaren bitartez Urretxu Zumarraga Ikastolan jarraitzea ekarri du.

Hemendik aurrera gure artean gu zurekin bezain gustura egotea espero dugu.

Ongi etorri, Iñaki!