Itsaspeko bihotzak aretoa

Udalaren eskutik, Galtzagorri elkarteko kide bat izan genuen atzo Ikastolan eta Itsaspeko bihotzak aretoaz gozatzeko aukera izan zuten Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek. 

Itsaspeko bihotzak, irakurtzeko zaletasuna sustatzeaz gain, genero berdintasuna eta hezkidetza lantzea du helburu, euskarazko haur literatura oinarri hartuta.

Ikasleek ibilbide didaktiko bat gauzatu zuten eta itsaso batean kokaturik zeuden bost gunetan zehar ibili ziren. Gune bakoitzean landutako eduki ideologikoa, artearen bitartez egi bihurtu zen. Ilustrazio, artisau elementu eta liburuen bitartez lortu zen helburua eta txoko bakoitzean, modu desberdinean egin zuten lanketa hori: ipuintxoak kontatuz, ikus-entzunezkoak ikusiz, jolasak eginez… 

3.mailako ikasleak oso gustura egon zirela ikusteko, honako bideotxo hau ikustea besterik ez dago.

Aste honetan zehar 4. eta 5. mailako ikasleek ere izango dute areto honetaz gozatzeko aukera.

Mila esker!