ZER ZARA?
FAMILIAK

JAKIN MINA egitasmoan DBH 4. mailako ikasleak

Urretxu-Zumarraga Ikastolako 4. DBHko ikasle talde batek Jakiunde Zientzien, Arteen eta Letren Euskal Akademiak antolatu duen Jakin Mina egitasmoan parte hartu du.

Ikasle hauek azarotik apirilera arteko bost ostiral arratsaldetan antolatutako saioetan izan dira, batzuk Arrasaten, besteak Donostian.

Saio horietan, adituen laguntzaz, hainbat arlotako gaiak landu dituzte: Zer da filosofia?,  Robotak nire lagun onenak, The world of tiny things, 3D inpresioa, ametsak eskuz ukitzeko aukera paregabea… batzuk aipatzearren.

Parte hartu duten 17 ikasleetatik 13 saio guztietara joan direla saritzeko, Foru Aldundian izan den ekitaldian diploma jaso dute Markel Olanoren eskutik.

Ikasleek oso ondo baloratu dute egitasmoa; bere izenak dioen bezala, jakinmina pizteko balio izan die.

Zorionak!!!

Leave a Comment

You must be logged in to post a comment.