JOLAS KOOPERATIBOAK HAUR HEZKUNTZAN

Haur Hezkuntzako bost urteko ikasleak, jolas kooperatiboen gai lantzen ari dira. Landuko dituzten helburuak, ikasleen arteko komunikazioa bultzatzea, guztien iritziak entzun eta kontuan hartzea eta lehiakortasun jarrerak gutxitzea dira.

Hori lortu ahal izateko, egin dituzten ekintzen artean, kutxa magikoaren jolasa ezagutzeko aukera izan dute. Kutxa hori ireki ahal izateko, kutxarekin batera topatu duten asmakizunari erantzuna eman behar izan diote lehengo. Lortu dute, baina, kutxa irekitzerakoan hara ze sorpresa! beste kutxa bat asmakizun berri batekin! Poliki-poliki, ikasle guztien laguntzarekin, kutxa magikoaren barnean ezkutatuta zeuden asmakizun guztiak erantzutea lortu dute eta poz-pozik ospatu dute taldearen garaipena! Zorionak, lan bikaina!