Kale Dor Kayiko-ren sari banaketa

Aurreko astean Kale Dor Kayiko ijito elkarteak antolatutako Gipuzkoako sarien 18. edizioa ospatu zen Donostian. Sari banaketa honetan ikasketak amaitu dituzten ijito gazteei ikasketa-sariak banatzen zaizkie. Gure Ikastolako DBH4ko bi ikaslek beraien saria jaso zuten gelakide eta irakasleez inguratuta. Zorionak! Opre Roma!