
KIVA
Datuetan oinarritutako Bullying edo eskola-jazarpena prebenitu eta murrizteko programa sistematikoa da, Turkuko Unibertsitateak garatua eta Finlandiako Hezkuntza eta Kultura Ministerioak finantzatua.
”KiVa”ren esanahia: “atsegina” eta ”jazarpenaren aurka” da.
Finlandian, Lehen Hezkuntza eskaintzen duten ikastetxe publikoen %90ak erabiltzen dute.
HELBURUAK
- Jazarpena murriztea
- Jazarpen-kasu gehiago ez gertatzea
- Prebenitzea
- Jazarpenak eragindako ondorio negatiboak apaltzea
GAINERA, bide horretan ikasleek beste gauza garrantzitsu asko ikasten dituzte:
- Besteak errespetuz tratatzen
- Ikaskideen presioari eusten
- Norberaren ardura hartzen
*Argitze aldera: liskar bat, eztabaida bat, borroka bat… ez da jazarpena. Jazarpena harreman zapaltzaile baten adierazpena da; botere eta indar-abusua. Batez beste, eskola-adinean dauden haurren %10 sistematikoki jazarriak izaten dira.
Proiektu guztiak: