KMK 2019 Zarautzen

Zarautzen ospatu zen urriaren 6an aurtengo Kilometroak jaia, Salbatore Mitxelena Ikastolaren eskutik. Urretxu-Zumarraga Ikastola ere bertan egon zen: hainbat boluntario lanean jo eta ke aritu ziren tiketak saldu eta saldu, eta DBH 4. mailako ikasle talde batek Erronkan hartu zuen parte. Haien hitzetan, primeran pasa zuten proba desberdinetan euren gaitasunak lantzen.

Hasteko, Kilometroen kantarako koreografia bat sortu eta antzeztu zuten eszenatoki gainean; ondoren taldekako orientazio proba batean, bertso proba batean eta marmitakoa prestatzeko lehiaketan aritu ziren; eta, bukatzeko, malekoi aldean, Hi Selfie eta Artzain jokoa izan zituzten.

Lehiaketarako prestatutako marmitakoa bazkaldu ondoren, arratsaldea libre izan zuten, euria tarteko, antolatutako hiru guneetako kontzertuez eta gainontzeko ekintzez gozatzeko.

Bejondeizuela guztioi!