KMK 2020 arropa salmenta online

Ongi dakizuen bezala, Villabona-Zizurkilgo Zubimusu Ikastolak antolatuko du 2020. urteko Kilometroak.

Urtero egin ohi den bezala, Ikastola antolatzaileak arropa eta bestelako materialen eskaera itzela egin du, urte osoan zehar saltzen joateko. Salmenta hori izaten da Kilometroak antolatzen dituen Ikastolarentzat diru iturri garrantzitsua, zozketa edo TANTA egitasmoarekin batera.

Bizitzen ari garen egoera honetan, ordea, arropa eta bestelako materialen salmenta egiteko aukerak mugatu egin dira. Villabonan bertan ireki zuten denda itxi behar izan dute, eta herriz herri jarri ohi diren salmenta postuak ezin izan dituzte antolatu.

Egoerari soluzio bat eman nahian, Online Salmenta jarri dute martxan. Horretrako norberak bere eskaera egin eta erositakoa etxean jasoko du eta  bidalketa kostua erosleak ordaindu behar du (3,95 €).

Hona hemen produktuak ikusi ahal izateko katalogoaren esteka:

https://www.kilometroak.eus/katalogoa