Batera, bagara, bat gara lelopean Beasain, Lazkao eta Ordiziko ikastolei dagokie aurtengo Kilometroak antolatzea. Arropa-salmenta martxan da dagoeneko Online dendan eta maiatzaren 10a da azken eguna. Eskaerak 2-3 astera jaso ahal izango dira Ikastolako idazkaritzan.

Bestalde, aurten ere martxan da Tanta boletoen zozketa, eta hauek ere idazkaritzan dituzue salgai. Modu polita gure Ikastolak jaso zuen elkartasuna beste Ikastolei bueltan itzultzeko.

KMK21 Arropa katalogoa