ZER ZARA?
FAMILIAK

Kurtso amaierako jaialdia Lehen Hezkuntzan

Aurtengo kurtso bukaera ere ekintzaz betea izaten ari da Lehen Hezkuntzan. Aste honetan zehar, kurtso amaierako jaialdian murgilduta dabiltza bete-betean. Dagoeneko egun bakoitzeko bi saio egin dituzte, asteartean zein asteazkenean, eta gaur azkeneko biak egingo dituzte. Goizean ikasleentzat eta arratsaldean familientzat. Orain arteko saioak primerakoak izan dira eta zalantzarik gabe gaurkoak ere horrelaxe joango dira. Artista bikainak dauzkagu gure artean!