Etapa batetik besterako saltoan zubia eraiki du Konfiantzaren Pedagogiak. Orain, trantsizioa leunagoa da eta haur hezkuntzan hasitako bideari jarraitzen diote lehenengo mailan. Mailaz mailako ibilbidean haurra jartzen dugu erdigunean eta irakaslea bere bidelaguna izango da.

Urrexu Zumarraga izikastola IHover LH 1

IKASLEA PROTAGONISTA, IRAKASLEA BIDELAGUN

Irakaslearen eta ikaslearen arteko harremana horizontalagoa da. Irakaslea ikaslearen bidelaguna da eta bere arazoei aurre egiten eta gaitasunei dirdira ateratzen lagunduko dio.

Urrexu Zumarraga izikastola IHover LH 2

KONFIANTZA GIROAN, OINARRIZKO KONPETENTZIAK GARATZEN

Ikaslearen konfiantza propioa lantzen da. Ikasleak bere buruarengan konfiantza badu, besteengan eta inguruarekin ere izango du. Era horretan potentzial guztia emango du.

Urrexu Zumarraga izikastola IHover LH 4

PROIEKTU PROPIOETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA

Ikasleak bizitzan arrakasta izan dezan, egoera errealetan oinarritutako proiektu bidezko metodologia erabiltzen dugu. Hankak lurrean jarrita ikasten du.

Urrexu Zumarraga izikastola IHover LH 3

IKASKETA KOOPERATIBOA

Taldearen garrantzia barneratzen dute ikasleek. Elkarrekin eta elkarrengandik ikastea aberasgarria dela uste dute. Aberastu egiten dira talde lanean.

Lehen Hezkuntzako Arduradun Pedagogikoa:

Oihane Toledo Kortabarria

otoledo@uzikastola.eus