LH 2. mailakoak Erriberrin

2.mailako ikasleak Erriberrira joan dira bertako jauregia bisitatzera. Erdi Aroari buruzko proiektuan buru-belarri murgilduta egon ondoren, garai hartako errege-erregina, zaldun, noble… non eta nola bizi ziren imajinatzeko aukera paregabea izan dute. Primeran ibili dira!