LH 3. mailakoak Zumarragako liburutegian

Lehengo astean LH3 mailako ikasleak liburutegia ezagutu eta irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin Zumarragako liburutegira bisita egin zuten. Bertan, liburuzainarekin elkarrizketa bat izan eta liburutegiaren funtzionamenduaren inguruko argibideak jaso zituzten. Azken urteetan argitaratu diren haur liburuen berri ere eman zien eta ikasgelara haietako batzuk ekarri zituzten. Horretaz gain, liburutegiko txartela ez zutenek txartela egiteko aukera izan zuten.

 

Hiru, bi, bat, zero, IRAKURRI EGUNERO!