LH 4. mailakoak Tolosako Topic-en

Joan den ostiralean, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak Tolosako nazioarteko txotxongilo zentrora, Topic-era, joan ziren egun pasa.

Goizean Zumarragako tren geltokian elkartu eta trenez egin zuten bidaia Tolosaraino. Zentrora iritsitakoan “Nube a nube” izeneko emanaldi bat ikusi zuten, “Luz” izeneko aingeru txiki baten istorioa. Ondoren, hamarretakoa egiteko tarte bat izan zuten eta segidan, txotxongiloen museoa bisitatu zuten. Bisita amaitutakoan bazkaltzeko eta jolasean egiteko tartea izan zuten eta bukatzeko, tailer batean hartu zuten parte. Bertan ikasle bakoitzak txotxongilo bana egiteko aukera izan zuen.

Egun aparta igaro zuten eta gustura egin zuten bueltako bidaia.