ZER ZARA?
FAMILIAK

LH2KO GURASOEK ZERUA BEHATZEKO IRTEERA ANTOLATU DUTE

  1. Mailan unibertsoa landu dute azken astetan eta gaiari amaiera ezin hobea eman diote gurasoek. Ikasleek ikasitako guztia praktikan jartzeko asmoz ostiral arratsaldean Antion elkartu ziren.

Elkarrekin afari-merienda egin ostean, Belokiko bidea hartu eta Sagaspe baserri gaineko bidean egin zuten geldialdia. Bertan espazioan dauden gauzak behatu zituzten, hala nola, izarrak, konstelazioak edota planetak.

Ikasleek gauza asko irakatsi zizkieten gurasoei, besteak beste, Artizar planetaren izenaren jatorria. Artizarra neguan ikusten da batik bat, eta garai batean, artzainek “izar” hura ikustean, ardiak mendi gainetatik jaisten zituzten. Hortik datorkio izena, artzain izarra.

Gurasoek antolatutako irteera oso arrakastatsua izan zen, 30 heldu eta 35 ikasle elkartu baitziren ostiral iluntzean.

Bejondeizuela!

Leave a Comment

You must be logged in to post a comment.