ZER ZARA?
FAMILIAK

LH3. mailakoak Oriora irteera

Maiatzaren 21 eta 22an Lehen Hezkuntzako 3.mailakoak Oriora joan ziren gaua pasatzera. Bi egunetan eguraldia lagun izanik, makina bat jolas egin zuten eguzkipean. Zarautzeko kanpinerainoko ibilbidea ere egin zuten, bideko zelaietan zeuden astoei ogia emanez. Gaua Orioko aterpetxean igaro zuten. Esperientzia paregabea izan zen!